Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/04/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Mendaro

?

Zure tramiteak on-line 

Zerbitzu Telmatikoetan erabiltzaileak idetifikatzeko, Mendaroko Udalak, Izenpe, ONA eta NAN elektroniko , bitartez egiteko aukera eskeintzen du.

1.- Errolda Ziurtagiria.

2.- Zergak, tasak eta erreziboak.

3.- Espediente Administratiboak.

 

1.- Errolda Ziurtagiria.

Erroldatzeko ziurtagiriak lortu ditzakezu.
Erroldatze-ziurtagiriaren ezaugarriak:

  • PDF formatuan dago.
  • Udalaren sinadura digitala txertatua dauka, eta, beraz, legezko balio osoa du.
  • Dokumentuak hiru hilabeteko balioa dauka.
  • Dokumentua zure disko gogorrean edota beste euskarriren batean grabatu eta edozein tokitara eraman dezakezu.
  • Paperean ere inprimatu dezakezu. Paperezko dokumentua egiaztatu ahal izateko, bertan azaltzen diren Interneteko helbide segurua eta kodea erabili. Dokumentuak 3 hilabetez gordeko dira helbide horretan.

Zerbitzu telematikoak barruan sakatu ondoren,.

Udal Zerbitzu Telematikoen Linka

 


 UDAL ERROLDA atalean  esteka sakatu eta honako kontsulta eta eragiketa hauek egin ditzakegu:

ERROLDATZE DATUAK
Erroldatze historiala edo etxebizitza horretan bizi diren familia-unitateko pertsonak zein diren jakiteko, aski dugu behealdeko Erroldatze historiala edo Etxekideen zerrenda estekan klik egitea.

ETXEKIDEEN ZERRENDA
Etxekideen zerrenda esteka sakatzen badugu, etxebizitza horretan bizi diren pertsonen zerrenda agertuko da hurrengo pantailan.

ERROLDATZE HISTORIALA
Erroldatze historiala esteka sakatzen badugu, Biztanleen Udal Erroldan izan diren
aldakuntzak agertuko dira hurrengo pantailan.

ZIURTAGIRIA ESKATU
Erroldatze ziurtagiria eskatu esteka sakatzen badugu, erroldatze ziurtagiriaren eskaera baieztatzeko eskatzen duen leihoa agertuko da eta ondoren ziurtagiri elektronikoa.

 

 

2.- Zergak, tasak eta erreziboak.

Zerbitzu horren bitartez, zure datu hauek kontsulta ditzakezu ere:

TASAK ETA ZERGAK
ORDAINAGIRIAK (ordainduak edo ordaindu gabeak)


Zure datuak kontsultatzeko aukera izango duzu, bai Medaroko Udalean daudenak, baita proiektu honekin bat egin duten beste udaletan daudenak ere; adibidez: demagun zuk Mendaron etxe bat eta Deban lokal komertzial bat dituzula. Bada bi higiezin horien zergak ikusteko aukera izango duzu.

 

3.- Espediente Administratiboak.

Zenbait ESPEDIENTE MOETA INTERNETEZ ERE EGIN DITZAKEZU. HORRETARAKO Zerbitzu Telematikoak barruan sakatu ondoren,  ZERBITZU GIDA aukeratu- eta ONDOREN DAGOKION UDALERRIA.

Atal honetan ikusi ahal izango duzu on line bidez orain momentuan indarrean ditugun espediente moetak. Piskanaka espediente moeta gehiago gehitzen joango gara.

Gainera ESPEDIENTEAK izeneko ataletik, zure espedienteak ere kontsulta ahal izango dituzu.

 

 

 

 


| Herriko Enparantza, 1 (20850). Telefonoa: 943 033282, Faxa: 943 033281 | Mendaroko Udala. IFK P2009300A